Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Ignacio Azkonobietak eta Joseba Unanuek Gipuzkoako dardo selekzioarekin jokatuko dute. Aurreko bi asteburuetan izan dira sailkatze partidak Errenterian, eta Azkonobietak amateur mailarako eta Unanuek master mailarako sailkatzea lortu dute. Gipuzkoako selekzioak Nafarroako selekzioaren aurka jokatuko du urrian Iruñan.