Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datozen festen eraginez, Azpeitiko Odol Emaile Elkarteak aurreratu egin du hil honetako odol ateratze saioa. Gaur izango da hitzordua, 17:00etatik 21:00etara bitartean, Azpeitiko anbulatorioan. Hurrengo odol ateratzeak, berriz, abuztuaren 27an egingo dituzte, ordu eta leku berean. Elkarteak herritarrei dei egin die odola ematera joan daitezen.