Bi oriotar arituko dira Gipuzkoako dardo selekzioan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 15a

Jose Ignacio Azkonobietak eta Joseba Unanuek Gipuzkoako dardo selekzioarekin jokatuko dute. Aurreko bi asteburuetan izan dira sailkatze partidak Errenterian eta Azkonobietak amateur mailarako eta Unanuek master mailarako sailkatzea lortu dute. Gipuzkoako selekzioak Nafarroako selekzioaren aurka jokatuko du urrian Iruñan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide