Gipuzkoako giza proba lehia jokatuko da ostiralean Aian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 15a

Ostiralean 22:00etatik aurrera Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketako 3. kanporaketa jokatuko dute Aiako probalekuan. Aiako Idi Dema Elkarteak antolatu du norgehiagoka eta Berrobi, Urola eta Tarinak taldeek 950 kiloko harriarekin 20 minutuko lana egin beharko dute. Sarrera bost eurotan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide