Nazioarteko merkataritzari buruzko ikastaroa emango du Urola Kostako Udal Elkarteak, ingelesez

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 15a

Urola Kostako Udal Elkarteak nazioarteko merkataritzari buruzko ikastaroa emango du, ingelesez. Eskualdeko enpresetako langileei zein langabetuei dago zuzenduta, eta helburua nazioarteko merkatuetara jotzeko asmoa dute eta bide hori hasi nahi duten enpresen zerbitzu komertziala indartzea da. Lacunza zentroak eskainiko du irailaren 15etik azaroaren 10era, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. 40 orduko prestakuntza izango da, tutoretza saioez gain. Bertan nazioarteko merkataritza jardueren kudeaketa, aurkezpen komertzialak eta negoziazioak ingelesez eta networking edo nazioarteko merkataritza harremanak landuko dituzte eskoletan. Ordutegia parte-hartzaileek zehaztuko dute. Partaide kopurua mugatua izango da eta horiek gutxienez ingeleseko B1-B2 maila izan beharko dute, First maila alegia. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Informazio zabalagoa eskuratzeko 943-890808 telefonora deitu daiteke eta enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide