Bassoak eta Gartxot-en kontzertuak ostegunean, Zarauzko Arranoko terrazan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 15a

Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, hitzordu berezia izango da ostegunean Arrano tabernako terrazan. Oraingoan Bassoak eta Gartxot arduratuko dira plaza inguruan giroa jartzeaz. Basso zarauztarrak umore ona zabalduko du bere ahots eta baxuarekin. Ondoren, Gartxot bakarlari leitzarraren txanda izango da. Horrek bertaratzen direnei «barrenak mugiaraziko» dizkie euskal kantuekin. 19:00etan hasiko dute emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide