Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur hasi eta igandera arte festa giro aparta izango da Zestoako Arroa Behean, urteko festarik handienak, karmenak ospatuko baitituzte. Haur, gazte nahiz helduentzako egitarau zabala antolatu dute aurtengoan ere. Festa batzordeak dei egin die herritarrei nahiz bisitariei ekitaldetan parte hartzera animatu daitezen.
Berrikuntza batekin datoz, gainera, Karmen jaiak: gaur arratsaldean lehen aldiz ospatuko den artzai txakur lehiaketarekin, hain zuzen.
Bestetik, azken urteotan indarra hartzen ari diren hainbat ekitaldik ere jarraipena izango dute, hala nola Munduko platerak izeneko ekitaldiak. Arroan bizi diren jatorri ezberdineko herritarrek postuak ipiniko dituzte ostegun arratsaldean euren kulturako jakiak eskainiz. Horrez gain, mus txapelketa, tortilla eta paella lehiaketak, nahiz trikitilari gazteen txapelketak ere euren lekua izango dute egitarauan.
Larunbatean, Koadrilen Egunean, herrien arteko herri-kirol norgehiagoka izango da; azken urteotan bezala, zestoarrak gerturatuko dira arroarrekin lehiatzera. Gauean, kontzertu indartsuak antolatu dituzte eta Kauta, Iheskide eta Joxe Replay taldeek hartuko dute oholtza.
Danbor hotsak ere nagusi izango dira asteburuan. Ostiral gauean nagusien danborrada egingo dute Zestoako txarangak lagunduta. Gauerdiarekin batera Ikurrina altxatuko dute Joxe Migel plazan, eta igandean izango da darbor-jotzaile txikienen txanda, zazpigarren urtez egingo baitute haurrek danborrada.
EGITARAUA:Uztailak 15, asteartea. Karmen bezpera
- 18:30. I. Artzai Txakur Lehiaketa.
- Arratsean. Triki-poteoa, herriko trikitilariekin.
- 21:30. Uztaila Fest II, garagardo festa eta herri afaria frontoian.
- Ondoren. Bikotekako Dantza Txapelketa.
- Gauean. DJ JONekin musika, goizaldera arte.
Uztailak 16, asteazkena. Karmengo eguna
- 05:00. Baratxuri zopa jana.
- 06:00. Karroza herriko baserrietan.
- 12:00. Meza Nagusia, Arroa Beheko abesbatzarekin.
- Ondoren. Zestoako dantza taldearen emanaldia.
- 18:00. Patata tortilla lehiaketa eta sagardoa.Ondoren, tortilla dastaketa.
- 19:00. Zaldi proba, Etxeberri baserriko zaldiekin.
Uztailak 17, osteguna. Jubilatuen eguna
- 12:00. Jubilatuentzat meza Karmengo Amaren elizan.
- 13:00. Jubilatuen pala partida.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria Ederki elkartean trikitilariekin.
- 18:30. Pala finalerdiak.
- Ordu berean. Munduko platerak.
- 22:30. Karmenetako IV. Mus Txapelketa eta mahai jokoak, Ederki elkartean.
Uztailak 18, ostirala. Umeen eguna
- 09:30. Ume jolasak.
- Jarraian. Umeen bazkaria.
- 17.00. Poxpolo eta Konpainia pailazoak.
- Ondoren. Txokolatada.
- 19:00. Pala txapelketako finala.
- 23:00. Helduen danborrada, Zestoako txarangarekin.
- Gauean. Erromeria, Ai Ene taldearekin.
Uztailak 19, larunbata. Koadrilen eguna
- 10:30. Bikotekako paella lehiaketa.
- 14:30. Herriko koadrilen bazkaria eta paella lehiaketako sari banaketa.
- 17:30. Herrien arteko norgehiagoka.
- Ondoren. Lopeneren zezenak eta pottokak.
- Ordu berean. Munduko platerak.
- 22:30. Kontzertuak, Kauta, Iheskide eta Joxe Replay taldeekin.
Uztailak 20, igandea
- Goizean. Idiakaitz txistulari taldea.
- 12:30. Arroa Beheko Haurren Danborrada.
- 18:00. Trikitilari Gazteen VI. Txapelketa.
- Ondoren. Herriko sagardo dastatzea eta pintxoak.
- 00:00. Bandera jaitsiera eta festen amaiera.