Azkoitiko lokaletan elkartzen diren gazteekin bilera bat egingo du udalak ostegunean (uztailak 17). Elkarbizitza hobetzeko portaerak eta lokalen erabilerak izango dituzte hizpide. «Udalak bere kabuz arau gogorrak ipini beharrean, gazteekin batera osatu eta adostutako gutxiengo arautegia» lortu nahi du. 12:30ean elkartuko dira, Elkargunean.
Azkoitiko Udalak
Gaztien herrixe moiu ipurdixe partaidetza prozesua bukatu berri du, eta haren balorazioa ere egin du. Ikusi
hemen.