Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bassari herrixka eraikiko dute herriko gaztetxoek ostegunean, Hondarrezko Gazteluak taldearen gidaritzapean. 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako arkitektura tailerra antolatu dute egun horretarako, eta besteak beste, Arima etxearen inguruan Afrikako etxetxoak eraikiko dituzte eskalan. Salberdingo parkean egingo dute, 18:30etik aurrera.