Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak hilaren 19an, larunbatean. Urteroko ekitaldi garrantzitsua izan ohi da hori abesbatzarentzat. Bihotzetik Bihotzeraino izenpean emango dute kontzertua, eta "kantu gozo eta sentimentu handikoak" abestuko dituzte bertan. Kontzertuak hiru zati izango ditu: lehenbizi bi beltz espiritual eta kanta amerikar bat eskainiko dute; ondoren, bi kantu alemaniar erromantiko eta azkenik, maitasunezko abestiak, Xabier Lizaso oriotarrak pianoz lagunduta. 22:00etan izango da emanaldia, Frantziskotarren elizan.