'Gelajauziak' ikuskizuna eskainiko du Kukai Konpainiak ostiralean Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 14a

Kukai Dantza Konpainiaren 'Gelajauziak' ikuskizuna Hondarribian. (Egilea: Gari Garaialde) Udako giroan murgilduta dago Getaria eta ostiral iluntzea girotzeko Gelajauziak ikuskizuna eskainiko du ostiralean 20:00etatik aurrera Kukai Dantza Konpainiak herriko frontoian. Kalea du abiapuntua emanaldiak eta plazaren bueltan egingo dute saioa dantzariek, Nestor Basterretxearen Akelarre eskultura oinarri hartuta hain zuzen ere. Gelajauziak ikuskizuna osatzeko Kukai Konpainiak Cesc Gelabert koreografoa izan du lagun.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide