Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako sega txapelketa jokatu zuten atzo Aiako hilerri azpiko zelaian. Guztira, 500 ikusle inguru bildu ziren bost segalariren arteko norgehiagoka ikuste aldera.
Bertan aritu ziren lanean Igor Esnaola, Jon Kanflanka, Juanjoxe Lizaso eta Iñigo Mercader. Segalari bakoitzarentzat 12 sail prestatua zituzten ordu beteko lana burutzeko.
Lehia estua izan zen hasiera-hasieratik, batik bat Lizasoren eta Esnaolaren artean, eta azkenean Lizaso beteranoa izan zen nagusi.