Osa eta Barruetabeña Urolan irabazle

Baleike 2014ko uztailaren 13a

Xabier Osa beteranoak eta Imanol Barruetabeña jubenilak osatutako biko piragua izan da gaur azkarrena Urolako Igoera-Jaitsieran. Santiagoko hondartzan irteeran piragua irauli egin zaien arren, kilometroa osatu baino lehen estropada burua hartzeko gai izan dira. Aurrera jo dute, gainera, eta Borja Estomba (K1) baino ez da Itxas-Gaineko bikotearen erritmoari eusteko gai izan. Itxas-Gainek lortutako beste emaitza batzuk: Ander Tolosa eta Kepa Etxaberen K2a hirugarren izan da senior mailan. Junior mailan, Unai Gerekak lortu du garaipena mutiletan, eta Martin Egaña hirugarren izan da; nesketan, bigarren izan da Irati Osa. Kadete mailan ere bigarren izan da Amaia Ortiz de Zarate; Felix Urangk hirugarren postua lortu du. Bestalde, eguerdian Gipuzkoako Txapelketa jokatu da, itsasoan. Lander Rodriguez eta Ainara Benavente izan dira onenak K1ean; K2an, Aitor Arrieta eta Manolo Melara. Zumaiarren artean, Bernardo Flores 4. izan da beteranoen mailan, eta K2an Raul Moreno eta Vicente Royo bigarren izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide