Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguraldi txarrari aurpegi ona jarrita murgildu dira jai giroan Vista Alegre auzoko bizilagunak. Atzo arratsaldean abiarazi zituzten jaiak auzoan, eta bihar iluntzera arte ongi pasatzeko asmoa nahiz borondantea dutela agerian utzi dute gaur goizean goizetik. Haurrentzako marrazketa eta eskulan txokoa antolatu dute, eta aurpegiak margotzen ere aritu dira. Ondoren, jolasekin eta jokoekin jarraitzeko. Eguerdian, bertso bazkariaz gozatuko dute 80 lagun inguruk.