Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/tV0jcC0V7N4
Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu Kalerki jaialdiaren bigarren jardunaldian. Euriaren erruz, Ganso & Cia taldearen Walk Man ikuskizuna eten egin behat izan zuten minutu batzuetan, La Guasa Mobil kalean beharrean Gaztelekuan antzeztu zuten eta gaueko Entredos ikuskizuna, Munoa plazan antzeztekoa zutena, bertan behera utzi behar izan zuten. Edonola ere, aurrera eraman ahal izan ziren saioak jende ugari bildu zuen, eta gogotik pasatu zuten antzezlanekin. Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, antzerki topaketaren azken jardunaldia egingo dute. Udaletik jakinarazi dutenez, aldaketak egin dituzte jaialdiak eragozpenik izan ez ditzan, eta emanaldi gehienak barruan egingo dituzte: Salitre Teatroren Gozo-gozo-gozoa Gaztelekuan, 29:00etan; Vagalume Teatroren Agitacion senil Gaztelekuan, 20:30ean; Kukai taldearen Gelajauziak kalean egiten saiatuko dira, 21:30ean; eta Marabunta, azkenik, Modelo aretoan izango da, 23:00etan. Modeloren edukiera mugatua da, 200 eserleku bakarrik ditu, beraz 22:00tan zabalduko dute leihatila sarrerak banatzeko. Pertsona bakoitzak 4 sarrera hartu ahal izango ditu