Zarauztik Gasteizera eta Debagoienera zuzenean joateko autobus zerbitzua hasiko da astelehenean

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 11

Astelehenetik aurrera zarauztarrek eta inguruko herritarrek ez dute Donostiara jo beharko Gasteizerako eta Debagoienerako autobusa hartzera. Zarauztik zuzenean joan ahalko dute leku horietara. Lurraldebusek zerbitzu berria jarriko du abian hilaren 14tik aurrera, eta Donostia-Gasteiz ibilbidea egiten duen autobusa Zarautzen geldituko da. Hiriburutik Debagoienara bidaiatzen duten autobusak ere Zarautzen sartuko dira. Beti ere erabiltzaileek  propio eskatzen badute. Txartela erosterakoan bermatuko da eskatutako autobusa udalerritik igaroko dela. Gasteizera zein Debagoinara joan nahi dutenek internet bidez, bidaia agentzietan zein Donostiako eta Gasteizko txarteldegietan erosi beharko dituzte sarrerak. Gasteiztik zein Debagoienetik herrira itzuli nahi dutenek gidariari jakinarazi beharko diote, besterik ez. Txartela aurretik ere erosi ahalko da aipatu bideen bitartez.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide