Orioko kiroldegian lanak egiten ari dira eta horiek erabiltzaileen artean eragozpenik sortu ez dezaten ginmasioa itxita izango da astelehenen goizean, lur berria jarriko dutelako. Astelehenen arratsaldetik aurreara gimnasioa ireki egingo dute, baina hainbat makina tokiz aldatuta izango dira eta erabiltzaileek kantxatik sartu beharko dute bertara, ohiko atea ezingo baita erabili.