Gaur da Ehunmiliak, eta eskualdeko hainbatek hartuko dute parte

Nerea Uranga 2014ko uztailaren 11

Gaur da Ehunmiliak mendi lasterketa, 18:00etan, Beasainen hasita. Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezilgo lurretatik ere pasatuko da lasterketa: Irukurutzeta, Azkarate, Erlo, Azpeitia eta Herniotik da ibilbidea. Eskualdeko hainbat parte hartzaile izango da bertan, esaterako, Jose Inazio Manterola oriotarrak laugarren aldiz parte hartuko du. Horrez gain, Jone Urkizu azpeitiarra ere laugarren aldiz aterako da eta Joseluis Albizuri azkoitiarra bosgarrenez. Azken bi hauekBerria egunkarian hitz egin dute probaz. Urkizuren esanetan: "Asko maite dut proba, oso berezia da niretzat. Oso oroitzapen onak ditut, beti gozatu dudalako asko". Urkizurentzat gakoa,  indarrak neurtzea eta unean uneko sentipenei kasu egitea da. Albizuren esanetan, probaren antolakuntza urtetik urtera hobea da. Aurtengorako helburua, proba ondo bukatzea du, "minik hartu gabe". Probaren hasiera oso gustuko du azkoitiarrak, eta "Azpeititik pasatzea oso berezia da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide