Seinale berriak jarri dituzte Zarauzko sarreretan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 11

Seinale berria, Narros aldeko herriko sarreran Seinale berriak jarri dituzte Zarauzko sarreretan. Udalbiltzak Euskal Herriko udalentzat prestatutako irudi korporatibo berria eta udalerriko hainbat leku ikus daitezke horietan, eta bost hizkuntzatan egiten diete harrera bisitariei: euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez eta ingelesez. Aurrekoak zaharkituta zeudela-eta aldatu ditu udalak, eta hiru kontu uztartu nahi izan ditu seinale berritan: Euskal Herria markaren irudi korporatibo berria, Zarauzko argazkilarien lana eta hizkuntza. Herriko lekuen lau irudiak Pablo Azkuenak dira, lau zehazki. Itsasoaren indarra eta herriaren kultur ondarea islatu ditu: Zarauzko malekoiko eskulturak neguan olatu handiek irentsita, itsasoa Narros jauregiaren magala kolpatzen, olatu ederra eta udaletxea eta Zigordia kalea. Bera arduratuda, gainera, seinaleen diseinuaz. Guztiak 9.200 euro kostatu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide