Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udako jaien egitarau luzearekin jarraituz, astebukaera honetan Zarauzko Vista Alegre auzoko jaiak ospatuko dituzte auzotarrek. Gaur hasi eta igandera arte adin guztietako herritarrei zuzendutako ekitaldiak izango dira herriko goiko auzoan, urtero moduan.
Gaur botako dute festei hasiera emateko txupinazoa, eta momentu horretatik igandera arte ez da aspertzeko betarik izango Vista Alegren.
Festa batzordeko kideek herritarrak festaz gozatzera gonbidatu nahi dituzte.
Vista Alegreko Festetako egitarauaUztailak 11, ostirala
- 18:00etan, txupinazoa txistulari eta buruhandiekin.
- Jarraian, dardo lehiaketa.
- 20:30ean, sardina jana egingo da Musikarien Plazan.
- 22:30ean, kontzertua izango da Erromeria taldearen eskutik.
Uztailak 12, larunbata
- 09:00etan, diana joko dute egunari hasiera emateko.
- 10:30etik 12:00etara, haurrentzat eskulanak eta marrazkiak egiteko tailerra.
- 12:00etatik 14:00etara, Saski eta Penalti Lehiaketa eta 2-6 urte bitarteko haurrentzat Motor eta Patinete Lehiaketa.
- 14:30ean, bertso bazkaria eta auzoko erretiratuen bazkaria egingo dituzte.
Uztailak 13, igandea
- 09:00etan, diana joko dute.
- 12:00etan, auzoko haurren ikuskizuna.
- 13:00etan, txistorra jana eta Poteo Elegantea.
- 16:00etan, haurrentzat entretenigarriak eta txokolatada.
- 18:00etan, zezen txikiak eta poniak.
- 19:00etan, DJ Chinba Reproductions-ek haurrentzat musika saio berezia egingo du.
- 20:30etan, Patata Tortilla Lehiaketa.
- Ondoren, DJ Chinba R.
- 02:00etan, baratxuri zopa banatuko dute.