Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten, Azpeitiko San Inazio festei hasiera Azpeitiko Argazki Elkartekoek emango diete, elkarteko kideek botako txupinazoa udaletxeko balkoitik. Azpeitiko Argazki Elkartetik jakinarazi dutenez, balkoian Luis Rey elkartearen aurreneko lehendakaria, Alberto Beloki gaur egungo lehendakaria eta Alaitz Ruiz elkarteko kidea izango dira.
Azpeitiko Argazki Elkartea sortu zela aurten 30 urte bete dira, eta horrez gain, Mikel Ibarzabal Festetako zinegotziak esan duenez, "argazki elkartekoak festetan beti hor dabiltza, eta hori ere eskertu nahi zaie".