Azpeitiko azoka plazan bigarren solairua berritzeko obrak hasi dituzte

Nerea Uranga 2014ko uztailaren 10a

[caption id="attachment_102949" align="aligncenter" width="300"]Azpeitiko azoka plazan bigarren solairua berritzeko obrak hasita. (Azpeitiko Udala). Azpeitiko azoka plazan bigarren solairua berritzeko obrak hasita. (Azpeitiko Udala).[/caption] Azpeitiko berdura plazako obren lehendabiziko fasea hasi dute. Fase horretan, teilatua berritu, azoka plazaren bigarren solairua hustu eta barruko lanak egingo dituzte. Saninazioak pasatutakoan, abuztuaren 4ean, teilatu zaharra kendu eta berria jartzeko garabia jarriko dute. Lanak, Altuna y Uria enpresak egingo ditu, lau hilabeteko epean. Obren kostua Urola Erdiko Lapatx Zabortegiak ordainduko du, Azpeitiko Udalarekin eginda duen akordioaren arabera. Behin obrak bukatutakoan, enpresak bulegoa jarriko du azoka plazaren bigarren solairuan. Udalak jakinarazi duenez, obrek astearteetako azokan ez dute eraginik izango, azoka egunetan obrak gelditu egingo dituztelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide