Zumaiako Euskal Jaian eta Olarro Egunean lanerako aukera

Baleike 2014ko uztailaren 11

Abuztuaren 8an ospatuko da aurten Zumaian Euskal Jaia, eta irailaren 20an Olarro Eguna. Batean zein bestean lan egiteko aukera luzatu die Zumaiako Udalak herriko taldeei. Euskal Jaiari dagokionez, herri bazkarian eta sagardo dastaketan zerbitzatzeko jendea behar da. Olarro Egunean, bazkaria zerbitzatzeaz gain, txosnetan lan egiteko aukera ere izango da taldeentzat. Baterako zein besterako interesa duten herriko taldeek udaleko Kultura Sailera jo behar dute, Alondegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide