Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko ondo errotutako pilota txapelketa da Zumaian Itzurungo pilotalekuan jokatzen dena. Aurten ere uda partean jokatuko da, abuztuan, eta gaurtik aurrera zabalik dago izena emateko aukera, uztailaren 25era arte. Itzurungo txapelketa abuztuan zehar jokatuko da, eskuz binaka, eta bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Izena emateko mezua bidali behar da 68-2538799 telefono zenbakira, bikotekideen izenak adieraziz. Parte-hartzaileen arteko antolaketa eta informazio bideraketa sakeleko telefono bidez egingo da. Harremanetarako, Peio Etxabe.