Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean goizeko 09:45ean hasiko da junior mailako txirrindulari lasterketa, XXXVI. Zumaia Saria-Joxe Mari Kortaren Oroimenezkoa. Aurten ehun txiririndulari inguru izango dira lehian, tartean Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistak: Gorka Etxabe, Haritz Eizagirre eta Jon Agirre. Taldeko zuzendari Mikel Ibargurenen aginduetara sasoiko heldu dira hirurak etxeko karrerara, eta Garateko gainean onenekin heltzea dute helburu, hura izango baita une erabakigarria: 96 kilometro guztira, lau Zakila Bira eta bukaeran Getariatik, Garate igo eta Zumaiako helmugara. Eider Unanuek ere parte hartuko du, baina ez da nahi bezala helduko indarrez hitzordu honetara.