Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Julene Azpeitia 27. Ipuin Lehiaketara lanak irailaren 30era bitartean aurkeztu behar dira. Lanak, Zumaiako udaletxeko euskara zerbitzura aurkeztu behar dira. Hiru sari banatuko dituzte: aurrenekoa, 3.000 eurokoa; bigarrena, 1.500 eurokoa, eta Zumaiako onenaren saria 1.000 eurokoa. Sariek, indarrean dagoen legearen atxikipena izango dute.
Zumaiako Udalak adierazi duenez lehiaketara aurkezteko honako oinarriak bete behar dira, besteak beste: lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta ezingo dute euskaratutakoak izan. Gaia librea da, eta ipuinak gutxienez sei eta gehienez hamabost orrialde eduki beharko ditu, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale aurkeztu behar dira. Lanarekin batera, gutunazal itxi batean egilearen datuak agertu behar dute.
Lanak, Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1. 29750 Zumaia helbidera bidali behar dira. Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketarako dela adierazita.