Zumaian Santio hondartzako landare inbaditzaileak kentzeko irteera antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 10a

Aranzadi elkarteak Zumaiako Udalaren laguntzaz irteera antolatu du larunbaterako (uztailak 12), Santio hondartzan landare inbaditzaileak kentzeko. Parte hartu nahi dutenak 10:30ak aldera Santio hondartzaren ondoko aparkalekuan elkartuko dira. Hasieran, landare exotikoei nola aurre egin eta Santioko dunaren ezaugarriak azalduko dituzte Aranzadikoek. Segidan, landare exotikoak kentzen hasiko dira. Irteera irekia da eta nahi dutenek parte hartzeko aukera dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide