Kaleko Euskara Zerbitzua 2014-2015 proiektua garatzeko hiru langile kontratatuko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da, 2014ko urritik hasita, eta lanaldi osokoa da. Lan eskaintzarako eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 22a izango da. Egun horretarako eskaerak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz) aurkeztu behar dira.
Kontratuak, Enplegu Planeko
Lanera kontratazioak izeneko programaren barruan egingo dituzte. Planaren helburu nagusia, eskualdearen gizarte eta ekonomia sustatu eta herritarren ongizatea areagotzea da.
Lanera kontratazioak programaren helburua, berriz, lana lortzeko herritarrek dituzten aukerak areagotzea da eta, horretarako, kualifikazio maila baxu zein altuko langabeak kontratatzea.
Lan eskaintzaren oinarriak
hemen.