Datorren astean Zarauzko 3x3 Eusko Protourra jokatuko da, ZASTek antolatuta. Saskibaloiko txapelketaren programaren barruan, uztailaren 19rako (larunbata), II. ZAST Zarautz- Euskadiko Saskibaloi Federazioa klinika antolatu dute. Entrenatzaileei zuzendutako saio horretan hizlari Pablo Lasa Real Madrileko entrenatzailea eta Lolo Encinas Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile laguntzailea ariko dira.
Klinika Zarauzko Arizbatalde kiroldegian egingo dute, 10:30ean hasita. Aurrena, Laso ariko da taldearen eraikuntza hizpide hartuta. Ondoren, Encinasek "blokeo zuzenaren erasoko aldagaiez" jardungo du. Hitzaldien ondorengorako entrenatzaileen bazkaria antolatu du ZASTek, 14:30ean. Bazkarirako txartelak 20 euro balio du, eta opari bezala elastiko bat jasoko dute. Ordaintzeko behean agertzen den kontu korrontean egin behar da diru sarrera, izen-abizenak adierazita.
Dagoeneko klinikean parte hartzeko izena eman daiteke
ZASTen webgunean edota
komunikazioa@zast.es helbidera idatzita, 5 euro ordaindu behar dira (2095 5076 41 9113162511 kontu korrontean, parte hartzailearen izena adierazita edota klinikerako harreran). Parte hartzen dutenek, abuztuaren 20tik 22ra, Euskadi, Angola, Filipinak taldeen arteko Basque Country txapelketarako abonu bana jasoko dute.
Dagoeneko 89 taldek izena eman dute 3x3ko txapelketarako
Egun batzuk falta dira Zarauzko 3x3 saskibaloi txapelketa hasteko, eta dagoeneko 89 taldek izena emanda dute, "iaz garai honetan genituenak baino 36 talde gehiago ditugu", esan dute ZAST-ekoek. Iazko txapelketan 167 taldek hartu zuten parte.
Maila guztietan daude taldeak, baina badira gutxieneko kopurua osatzeko taldeak falta diren mailak: kadete neskak eta junior neskak talde bakarrarekin eta senior neskak eta beteranoak bina talderekin.