Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Duintasuna plataformak dituen gutxieneko eskaerak hauek dira:
- Bizitza duin baterako eskubidea: Elikadura, etxebizitza, adineko pertsonen osasunaren artatzea, eta aisialdi eta kultura propioak izateko eskubidea.
- Berdintasuna: Emakumeen eta gizonezkoen artean eskubide eta betebeharretan berdintasuna. Etxeko lanak eta aisialdia partekatzea. Tratu txar fisikoen eta psikologikoen aurka egitea.
- Euren beharrei eta premiei egokitutako etxebizitza.- Segurtasun eta babes sozialaren sistema publiko baten eskubidea: Osasun sistema publikoa, kalitatezkoa eta doakoa. Mendekotasuna dutenentzat laguntza, etxeko laguntza eta osasunari lotutako berrordainketarik ez izateko bermea.
- Pentsioen hurbileko kudeaketa: «Gure pentsioei eusteko bermerik onena gertuko kudeaketa da. Hemen kotizatzen dugu, hemen bizi gara, eta hemen kudeatu nahi ditugu gure pentsioak sistema propioz», diote Duintasunakoek.
- Zerga sistema progresiboa: «Jakitun gara pentsioen sistema propio bat mantentzeak garrantzizko kostu ekonomikoak dituela, kotizazio eta baliabide propioen bidez bermez eta iraunkor mantendu behar litzateke».
- Parte hartzeko eskubidea: «Guri dagozkigun gaietan gure iritzia aintzat hartzeko eskubidea».