Anaitasunarekin Plentziako mendietara joateko izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 10a

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak Plentziako mendietara irteera egingo du uztailaren 19an eta 20an. Larunbatean 21 kilometrotako ibilbidea egingo dute, eta igandean Espigete mendira igoko dira. Hilaren 19an 05:00etan irtengo dira, Liburutegi ondotik. Izena Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan eman behar da, astelehenera arte (bazkideek 75 euro eta besteek 85 euro).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide