Gaur arratsaldean ura moztuko dute Azpeitiko Atxubiagan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 10a

Gaur ura moztuko dute Azpeitiko Landetako Atxubiaga kalean, 15:00etatik 18:00etara bitartean. Gipuzkoako Ur Kontsorzioaren esanetan, «mozketaren iraupena gutxi gorabeherakoa da», beraz, lanak amaitu bezain laster jarriko dute berriro martxan zerbitzua. Lanek gehiago irauten badute, informazioa 902-302222 zenbakian lor daiteke. Barkamena eskatu dute eragozpenen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide