HaujijiJai Festa Batzordea eta Marea Arroxako kideak (Argazkia: Nerea Uranga/Hitza)
Aurtengo Azpeitiko saninazioetan umeek ere Marea Arroxan parte hartzeko aukera izango dute. Beraien eguna uztailaren 27an izango da eta herriko txikienentzat bazkaria eta jolasak antolatuko dira.
2004 eta 2010 urteen bitartean jaiotako umeek (bi urteak barne), Azpeitiko plazan izena eman beharko dute ondorengo egunetan: uztailaren 11n, 12an eta 15ean, goizetan 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara. Gurasoek umeen argibideekin orri bat bete beharko dute plazan egongo den gunean. HaujijiJai Festa Batzordeak haurren argazki bat eramatea eskertuko lukete. Egun horretako ekintzetan parte hartzeko 4 euro ordaindu beharko dira bazkariaren eta elastikoaren gastuak ordaintzeko.
2000, 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoek ez dute izena eman behar. Astelehenean, hilak 14, batzar "zabal" bat egingo dute txikitxoak umeen egunean egingo dituzten ekintzak erabakitzeko. Batzarra arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxe azpian.
Informazio gehiago eskuratzeko, izen-emate mahaietara gerturatu daiteke. Horrenbestez, antolatzaileek festetan parte hartzera animatzen die herritarrei.
Egitaraua
Uztailaren 27a, igandea
- 14:00etan elkartzea eta bazkaria
2008an, 2009an, eta 2010ean jaiotakoak, plazan bazkalduko dute (Lokotx taberna inguruan).
2004an, 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotakoak, berdura plaza atzean izango dute bazkaria.
- Ondoren jolasak eta kalejira egingo dituzte eta askaria banatuko dute.
Arratsaldeko 17:30ean, gurasoak plazara joan beharko dute haurrak jasotzera.