Halterofilia Saria jokatuko dute larunbatean Zarauzko malekoian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 9a

Halterofilia Kriteriuma iaz, malekoian. Amaia Ventas Larunbatean Halterofilia Kriteriuma jokatuko dute Zarauzko itsas pasealekuan (Gurutze Gorriaren parean), Jose Mari Illarramendiren omenez. Goizez zein arratsaldez izango dira saioak, 12:00-14:00 eta 18:00-21:00 bitartean. Aurten, hiru halterofilia taldetako pultsulariak lehiatuko dira: Zarauzko Halterofilia Elkartekoak, Akitaniakoak eta Burgoseko Sol y Luz elkartekoak.  Horrez gain, herri kirolak ere izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide