Bideoaren eta liburuaren aurkezpenean Azurmendi anaiek parte hartu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antzinako lanbideekin zerikusia duen liburu bat eta saskigintzari buruzko bideoa aurkeztu ditu gaur. Bideoan saskiak egiteko prozesua jaso dute, eta bertako protagonistak Azpeitiko Matxinbenta auzoko Azurmendi anaiak dira.
Bideoa, Artiolak koordinatu du eta liburutegi, kultur etxe eta ikastetxeetan banatuko dute. Bideoak, helburu pedagogikoa du, baita lanbidea zaintzea ere. "Lanbide asko galtzeko zorian daude, artisauek utzi egin dituztelako, edo hil egin direlako", azaldu du Oscar Usetxi aldundiko Berrikuntza zuzendariak.
Aurkezpenean, Azpeitian garai batean saskigintza askoren lanbide zela aipatu dute, eta Nuarben lanbide honek zuen indarra gogorarazi. Gaur egun, saskigintzako bi tailer besterik ez dira gelditzen, biak Matxinbentan: Matxin saskiak eta Azurmendi anaiak.
Bideoaz gainera,
Antzinako Lanbideak sailaren hirugarren liburua atera dute, Karmelo Urdangarinek egindakoa, Javier Carballo zumaiarraren lankidetzarekin.