Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostirala, hilak 11, Gernikako Jai alai frontoian zesta-puntako partida historiko bat jokatuko da. Bertan, gaur egungo munduko lau pilotari onenek elkarren artean jokatuko dute, eta horien artean bi zumaiar daude: Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez. Sarrerak Zumaian bertan eskuratzeko aukera egongo da. Izan ere, Zumaiako Turismo Bulegoan, Metro tabernan eta Kabi tabernan daude salgai, hamar euroan. Partida 22:00etan hasiko da.