Dena prest igandean Flysch Trail lasterketa seigarren aldiz jokatzeko

Baleike 2014ko uztailaren 9a

Sei urte nahikoa izan ditu Zumaiako Flysch Trailek mendiko lasterketen egutegian izen ona lortzeko. Hirugarren urtez, Espainiako Kopako proba puntuagarria izango du, eta horri esker Espainiako autonomietako selekzioak etorriko dira lehiatzera. Ibilbideei dagokienez, ez dago aldaketarik, 31,2 kilometrokoa izango da luzea eta 15,2koa motzena. Antolatzaileek iragarri dutenez, 2015ean Munduko Kopako proba puntuagarria izan daiteke. Igandean da lasterketa 10:00etan hasita, eta ordu erdi lehenago omenaldia egingo diete Alberto Zeraini, eta iaz hil ziren Benantxio Iruretari eta Pako Iriondori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide