Garbiñe Bereziartua: "Gazteek badakite bereizten noiz eta nola idatzi hizkuntza formalean edo informalean"

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2014ko uztailaren 8a

Euskarak eta euskaldunen hizkuntza-hautuek kezkatzen dute Garbiñe Bereziartua (Azpeitia, 1977). Bide horiei jarraiki egin da Pedagogian doktore Bereziartua, Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo tesiarekin. Nazioarteko lan horrekin irabazi du VI. Hausnartu Euskal Soziolinguistika lehiaketako bigarren saria. Sarituak Azpeitiko 299 gazteen laguntza izan du ikerketa egiteko, eta eskerrak eman nahi dizkie herriko eskolei eta ikasleei, haiek izan baitira ardatza eta jomuga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide