Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoan, soilik hiru herritan jarraitzen dute 35 milimetrotako filmen proiektorearekin: Azkoitian, Zarautzen eta Lasarten. Hain zuzen, Zarauzko Udalak udazkenerako prest izango du digitala. Horretarako, aurrekontuetan 65.000 eta 70.000 euro arteko partida onartuta dute.
Datorrenari aurre hartu nahi izan diote Zarautzen. Izan ere, DVD proiektagailuaren bidez estreinaldiak eskaini ahal izan dituzte Modelo aretoan, baina badakite hurrengo urtean ez dela ia ekoitziko lanik 35 milimetrotan. Udalak erosiko du proiektoreaa, eta aretoaren kudeaketa lehiaketa publikora ateratzea zehazten ari dira; hori hala, zinema komertzialak, ez komertzialak nahiz zine forumek osatuko lukete programazioa.