Jon Salsamendiri 800 euroko isuna ezarri dio TKEko diziplina epaileak

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 8a

Jon Salsamendi zigortu du TKEko diziplina epaileak. (Iturria: Busturialdeko Hitza) TKEko Diziplina Epaileak Urdaibaiko entrenatzaile Jon Salsamendiri 800 euroko isuna ezartzea erabaki du Elkartearen Diziplina Araudiko 14/f artikuluan aurreikusitako araua haustearengatik. Zigorra entrenatzaile oriotarrak komunikabideetan egindako adierazpenengatik jarri diotela zehaztu du Traineruen Kluben Elkarteak. Bermeoko taldeak 24.000 euro ordaindu behar ditu eta 95 puntu gutxiagorekin hasi du San Miguel Liga dopinaren aurkako legea urratzeagatik eta oriotarrak 2014ko maiatzaren 25ean TKEko diziplina epaile Esther Queraltok Urdaibairi jarritako epaia kritikatuz adierazpenak egin zituen. Diziplina epaileak Jon Salsamendiren adierazpenak direla-eta hartu duen erabakia ez dago oraindik indarrean eta helegitea aurkeztu dezake oriotarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide