Orioko Arraun Elkarteak elastikoak banatuko dizkie bazkideei larunbatean

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 8a

Orioko Arraun Elkarteak elastikoak banatuko ditu larunbatean. (Egilea: Onintza Lete Arrieta) Arraun denboraldia pil-pilean da eta Orioko Arraun Elkarteak elastikoak banatuko dizkie bazkideei larunbatean. Herriko plazan jarriko dute postua 09:30etik 13:00etara eta urteko kuota ordainduta duen elkarteko bazkide bakoitzak elastiko bana jasoko du. Horretaz gain, larunbatean bertan Orioko Arraun Elkartearen denda zabalduko dute San Nikolas kalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide