Salitre taldeak 'Gozo-gozo' ikuskizuna eskainiko du larunbatean
Ostegunetik hasi eta larunbatera bitartean 11 antzezlan eskainiko dituzte Zarauzko kaletan. Kalerki XXI. Nazioarteko Antzerki Topaketak Euskal Herriko, Frantziako, Aragoiko, Kataluniako eta Andaluziako antzerki konpainiak bilduko ditu eta hiru egunetan izango da zer ikusia. Gaur eguerdian aurkeztu dute egitaraua Gari Berasaluze Kultura zinegotziak. Berrikuntza gisa aipatu du aurten adin guztietako herritar zein bisitariei zuzenduta egongo dira ikuskizunak; izan ere gaueko saioak ordubete lehenago egingo dituzte, 23:00etan hain zuzen. Alproja taldeak aurten ez du parte hartu antolakuntzan ezta egitarauan ere. Horren lekukoa pasa dio Zarauzko Udalari, eta Artekale Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea izan du bidelagun. Artekaleko kide Amagoia Garaizabalak azaldu du kaleko artea sustatzea eta indartzea dela elkarte horren helburua, eta Zarauzko Udalak bat egin duela horrekin.
Egitaraua
Uztailak 10, osteguan
- 19:00. Kukubiltxo eta Oreka TX taldeen(Euskal Herria) eskutik, Aupa Maurizia!. Kalejira Alde Zaharrean. 60 minutu.
- 20:00. Malas Compañas zirko taldearen (Euskal Herria) eskutik, Orsai. Lege Zaharren Enparantzan. 55 minutu.
- 21:15. Compagnie Rouge Elea taldearen (Frantzia) eskutik, Ronde- Bi Ahizpa. Arrosategi parkean. 40 minutu.
Uztailak 11, ostirala
- 19:00. Ganso y cia taldearen(Euskal Herria) eskutik, Walk Man. Sortaldean. 50 minutu.
- 20:00. La Guasa Circo Teatro taldearen (Andaluzia) eskutik, La Guada Mobil. Sortaldean. 50 minutu.
- 21:15. Trapu Zaharra taldearen (Euskal Herria) eskutik, Konga. Zigordia kalean. 60 minutu.
- 23:00. Compañia Capicula taldearen (Aragoi-Katalunia) eskutik, Entredos. Munoan. 50 minutu.
Uztailak 12, larunbata
- 19:00. Teatro Salitre taldearen(Euskal Herria) eskutik, Gozo-gozo. Sortaldean. 60 minutu.
- 20:30. Vagalume Teatro taldearen (Andaluzia) eskutik, Agitacion Senil. Musika Plazan. 55 minutu.
- 21:30. Kukai dantza taldearen (Euskal Herria) eskutik, Gelajauziak. Lege Zaharren Enparantzan. 25 minutu.
- 23:00. Guillem Alba & The All In Orchestra taldearen (Katalunia) eskutik, Marabunta. Munoan.
* Eguraldi txarra eginez gero, antzezlan guztiak Gaztelekuan izango dira larunbateko azkenengoa izan ezik. Hori Modelo aretoan egingo dute euria egiten badu.