Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arranopola kultur elkarteak antolatutako udako egitarauak aurrera darrai. Hilaren 10ean, ostegunean Bi bala taldeak eskainiko du kontzertua. Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxea bertsolariek osatutako hirukoteak bertsotan oinarrituta hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua egingo dute. Besteak beste, RIP, EH Sukarra eta beste hainbat talderen bertsioetatik abiatuz kritika eta umorea eskainiko dute 19:00etatik aurrera, Arranoko terrazan.