Bihar hasiko dute udako pintxo potea Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 8a

Neguko pintxo potea amaitu ostean, bihar udakoari emango dio hasiera Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak. Negukoaren antzekoa izango da udako pintxo potea: irailaren 3ra bitartean edatekoak—ardo kopa bat ala garagardo bat, kasu— eta pintxoak bi euro kostako du. Jakinarazi dute asanblada egin zutela Zarauzko ostalariek neguko pintxo potea amaitu ostean, eta orain arte pintxo potea eskaini duten "gehientsuenak" hartuko dute parte udakoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide