Hasiera batean igerileku aurrean ipintzekoak baziren ere, eguraldi ezegonkorra dela-eta, udaletxeko arkupeetan ipiniko dute Natul Euskara Taldekoek. Gaur eta ostegunean 17:00etatik 20:00etara
abizenak euskaratzeko izapideetan laguntzeko mahaia ipiniko dute. Izena edo abizena euskaratu nahi duten herritarrek Familia Liburua eta Nortasun Agiria eraman beharko dute. Prozesuaren amaieran eskaera egin duten guztiek epaitegira joan beharko dute sinatzera.