Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jai ereduen inguruko hausnarketa egin eta horri buruzko dekalogoa osatu ostean, bihar bilduko da berriz ere Zarauzko Kultur Mahaiko Jaien Azpibatzordea. Bileran batez ere abuztuko jaiei eta euskal asteko ekitaldiei buruz jardungo dute eragileek, udalak zirriborratuta duen egitaraua partekatu eta guztien ekarpenak jasotzeko. Era berean, eragile bakoitzari eskatu diote maiatzetik aurrera izan diren jaien balorazio moduko bat egiteko, udaletik zer hobetu daitekeen zehazte aldera. Bilera Etxezabalan izango da, 17:00etatik aurrera.