Astin eskubaloikoen kantina (Erik Balenziaga)
Aurreko asteburuan ireki dute Zarauzko Asti kirolguneko kantina, eta Euskal Jaiak arte mantenduko dute zabalduta ordutegi zehatzarekin: goizean 10:00etan hasi eta gauerdira arte. Denbora horretan Zarauzko Eskubaloi Elkartea arduratuko da kantina bera kudeatzeaz, baita inguruak zaintzeaz ere. Besteak beste, inguruko aisigunea, parrillak eta bertako instalazioak egoera onean mantendu beharko dituzte eskubaloiko kideek. Kantinatik lortutako irabaziak elkartearentzat izango dira.