Eusko Jaurlaritzak saltokien egokitze lanetarako diru-laguntza epea zabalduko du bihar

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 7a

Eusko Jaurlaritzak Merkataritza saltokiak berritzeko diru-laguntza argitaratu berri du, 2014an saltokien egokitze lanak edo eta ekipamendu komertzialean inbertsioak egin dituzten jarduera komertzialeko enpresentzat. Eskaera egiteko unean gutxienez urtebetez martxan dauden aktibitateak dira lagunduko direnak eta honako inbertsio zehatzei jarraituz: lokala berritzera eta modernizatzera bideraturiko inbertsioak; altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak; eta balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak. Eskaera epea bihar, hilak 8 asteartea zabalduko da eta irailaren 5ean amaitzen da, baldin eta aurrekontuetan esleitutako dirua aurrez amaitzen ez bada. Gutxieneko inbertsioa 3.000k eurokoa izan behar du lokalaren erreforma eta modernizazioaren kasuan eta 900 eurokoa balantza elektroniko, informatika-ekipo eta osagarrietan. Kopuru horiek BEZ gabe dira eta beti ere jarduera nagusiak komertziala izan behar du. www.euskadi.net/comercio webgunean ere topa daiteke informazioa. Iraurgi Berritzenek ere beharrezko informazioa emango die hala behar dutenei, 943-85 11 00 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide