Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 21ean ospatu zen Musikaren Nazioarteko Eguna eta horren baitan Aus art disko etxeak kontzertua antolatu du ostiralerako Salatxo aretoan. 20:00etatik aurrera ahotsa eta gitarra doinuak uztartuko dituzte Xabier Ugartek eta Amaia Aspiazuk Kantua, gizaldiz gizaldi! emanaldian. Ugartek gitarra eta teorba izeneko musika-tresna joko ditu eta Aspiazuk kantatu egingo du.
Saioak gitarrarako konposatutako euskal errepertorio klasikoa izango du oinarrian eta hainbat mendetako musikak tokia izango du ostiraleko emanaldian.