Etxabe II eta San Miguel, V. Erremonte Kopako txapeldunak

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 7a

V. Erremonte kopako saridunak. JOSEBA ZABALZA Gipuzkoako Foru Aldundiaren V. Erremonte Kopako finala jokatu zen larunbatean Aizarnazabalgo frontoian. Etxabe II.a eta San Miguel gailendu ziren partidan, Urriza eta Agirrezabalari 27-40 irabazita. Partida berdindua eta oso lehiatua izan zen markagailua 24-27 jarri zen arte. Hortik aurrera, ordea, abantaila hartzen hasi ziren lehenak. Jende ugari bildu zen frontoian, etxean jokatzen zuen Etxabe II.a animatzera joan ziren herritarrak asko. Horren aurretik eskuz binakako partida jokatu zen eta Etxaniz-Murgiondo bikoteak 22-16 irabazi zion Iriondo-Uzkudin bikoteari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide